Zenbat
aldiz amaitu duzu behar ez duzuna jaten, dieta bat egiten saiatu
ostean? Zein da hau egitearen arrazoia? Zergatik jaten dugu komeni ez
zaiguna? Zerk bultzatzen gaitu hori egitera? Guztiok dakigu zer den eta
zer ez den egin behar duguna modu egoki batean elikatzeko, baina
askotan, zailtasun handiak izaten ditugu urrats horiek jarraitzeko.
Baina, zergatik?
Hor
dago gakoa, lehen pausoa gehiegi jate hori saihesteko, janariaren
inguruan horrelako jokaerak izatera eramaten gaituena zer den jakitea
baita, hain zuzen ere.
Arrazoi
nagusietako bat, gure emozioak janariaren bidez bideratzen ditugula da.
Adibidez, aspermena, amorrua, haserrea, tristura, frustrazioa,
bakardadea, hutsuneak… bezalako emozioak, janez arintzen eta
konpentsatzen saiatzen gara. Batzuetan, ondo sentitzen garenean ere
gertatzen da, gure burua saritu eta “omenaldi” bat ematen diogularik.
Janaria estimulu oso atsegingarria da, eta gainera, berehalakoa da, eta
haur txikiak garenetik, janaria eta emozioen artean asoziazio bat
sortzen joan izan gara. Esaterako, ama batek haurrari bularra ematen
dionean, elikatzeaz gain, lotura afektibo bat ere sortzen du berarekin.
Bestalde, gure kulturan, bilera sozial guztiak mahai baten inguruan
antolatzen dira. Beraz, ez da harritzekoa, batzuetan horrelako jokaerak
izatea. (Informazio hau osatzeko “Alimentación Emocional” artikulua irakurtzea gomendatzen da).
Kasu
hauetan, gehiegi jatera goazen uneetan pentsatzera gelditzen bagara eta
une horretan zer pentsatzen eta sentitzen ari garen identifikatzen
badugu, jatearen ordezkoa den beste jokabide bat garatzeko gaitasuna
eduki dezakegu. Jan ordez egin ditzazkegun eta emozio horiek modu
osasuntsuago batean maneiatzen lagundu diezaguketen beste gauza batzuen
baliabide zerrenda bat egin dezakegu.
Hau,
piskanaka bereganatutako ohitura osasuntsuak alde batera utzi eta
aurreko jokabideetara bueltatzean hasten den “zirkulu biziotsu” hori
apurtzeko modu egoki bat izan daiteke:
Gehiegi jan/ohitura osasuntsuak utzi-> galdutako pisua berreskuratu-> nork bere buruarekin eta gorputz irudiarekin gustora ez egon-> jaten jarraitu zeren (iada berdin dio, gaizki ikusten naiz)-> gaizkiegonaren igoera-> berriz ere dieta egiten hasi. (lotsa/erruduntasun/porrota
sentimenduarekin eta gaizki sentituz kanpotik datorren kontrol bat
“behar” izateagatik, “bakoitzak badakienean soberan zer den egin behar
duena baina hala ere, ez duelako egiten”).
Ohitura
osasuntsu horiek, eta ondorioz, pisu osasuntsu bat mantentzeko
oinarrizkoa den gauzetako bat, konstantzia da. Horretarako, talde hauek
oso lagungarriak gerta daitezke. Beste pertsona batzuei zuri gertatzen
zaizun berdina gertatzen zaiela entzutea, ez zarela bakarra jakitea,
entzunda eta ulertua sentitzea, beste pertsona batzuen aholkuak entzutea
eta batak besteari animoak ematea, oso lagungarria gertatzen da
erruduntasuna arintzeko, sentitzen duzuna kanporatzeko, konpromezu bat
hartzeko (zeure buruarekiko eta taldearekiko), ikasteko eta ondo
pasatzeko ere. Entzutea eta elkarbanatzea lagungarria delako.
Eskerrik
asko etortzera, parte hartzera, egiatiak izatera, konpromezu bat
hartzera eta ondo pasatzera animatzen zareten guztiei. Guztiek eta
zuetako bakoitzak, elkarrekin hasiko dugun bidai honetan zehar galdera
horren erantzuna aurkitzea espero dugu.
Nerea Gomez, Psikologa
No hay comentarios:
Publicar un comentario